Waluk 3. Txakur Handiaren Bidea

EXCLUSIVO ONLINE

Pasa por encima el cursor para ver más detalle

Vendido por
Vendedor Nacional
(69)
18,65 €
Envío a domicilio:
Fecha estimada de entrega del 19 al 22 de Julio por 3.5 €

Otras alternativas:

Vendido por
Vendedor Nacional
(112)
19,34 €
    Envío a domicilio:
    Fecha estimada de entrega del 22 al 24 de Julio por 3.95 €

    Características

    REF. 9788417575182 / EAN 9788417575182

    Emilio Ruizen eta Ana Mirallesen 'Waluk 3. Txakur Handiaren bidea' lan  honetan, protagonistek, Walukek eta Eskimok, agur esan diete Valkiari  eta bere kumeei, eta bidaian aurrera egin dute, izarrek gidaturik. Laster konturatuko dira eremu mortu haiek ez direla uste bezain bakartiak eta izaki bitxiak bizi direla bertan; esterako, Loki, izaki xelebre eta oso adimentsu bat, herrestan, hegan eta jauzi egiten badakiena eta bere burua sutsuki babesten duena. Eta, jakina, han dira  gizakiak ere, hartzentzat guztiz beldurgarriak diren izaki ahul, hozbera eta arriskutsu horiek, zapata parea egiteko hartzei larrua kentzeko gauza diren horiek, euren txakur fidelekin leretatik tiraka. Baina baliteke Artikoan gauzak hain begi bistakoak ez izatea, irudikeriak guztiz ohikoak baitira han. Baliteke hartzek eta txakurrek  gauza asko izatea komunean. Baliteke lagun onak izatea eta are elkar maitatzea ere. Eta baliteke txakurren patua Waluk eta Eskimo hartz azkar eta ausarten esku egotea, Uhuapeu hontza, inguru haietan inoiz ibili den hontz jakintsu eta zentzudunena lagun dutela. Raquel Alzate marrazkilariaren hitzetan Zoragarria da Artikoaren edertasunari Ana Mirallesen begietatik, haren trebezia artistikoaren eskutik so egin ahal izatea, kolore ñabardura miresgarriez betetzen baitu hango eremu zabal zuria. Begietarako opari bikaina da, halaber, trazua animalien bolumen eta forma errealistetara egokitzeko duen zehaztasuna, nola gorpuzten eta biziarazten dituen animaliak, gu baino  are gizatiarrago egiten dituzten keinuez hornitzen. Alzatek adierazi duenez, fantasiarik eroenak bat egiten du espezie desberdinetako animalien jokamoldeari buruzko datu guztiz zehatzekin, eta narrazioan ikuspegi biak argi bereiz badaitezke ere, Emilioren maisutasunari esker bien uztarketak osotasun harmoniatsu bat sorrarazten du, non natura eta etologia zehatz eta argi azaltzen diren. Maitasuna, ikasteko grina eta askatasun nahia Artikoko abentura  honetako zirrikitu izoztu guztietatik azaltzen zaizkigu, beti ere umore azkar eta ironikoaz lagundurik. Waluk sortako beste bi liburuki argitaratu dira: 'Waluk' (Astiberri, 2017) eta' Waluk 2. Bidaia Handia' (Astiberri, 2018).

    DATOS GENERALES

    Editorial
    ASTIBERRI